VII. BTT MARTXA BIDASOKO BIDE BERDETIK

VII. BTT MARTXA BIDASOKO BIDE BERDETIK (IRAILAK 21, IGANDEA)

ARGIBIDE PRAKTIKOAK

VII. BTT martxa honetan, bi ibilbide ezberdin antolatu dira. Bide berde hau, oso malda gutxikoa denez, ezin hobea da BTT bizikletaz egiteko, eta ingurugiro ederraz gozatzeko. Bere ezaugarriak beraz BTT bizikletaz egiteko egokia egiten dute, eta bi ibilbideak, adin guztietako jendeari egokitzeko pentsatuta daude, plan ederra da batez ere familientzat. Gure “Bidasoko Bide Berdea” sekzioa kontsultatu ezazu informazio gehiagorako, eta animatu zaitez egun horretan bi ibilbideetako bat egitera! egun ederra igaroko duzu kirola eginez eta naturaz gozatuz.

1– HELDUENTZAKO IBILBDEA: (42km gutxi gora behera)
09:00.- Bertizko parkinetik garraioaren irteera, Behobiako irteera puntura joateko. (Garraioa barne, beti ere aldez aurretik erreserbatuta. Erreserbarako azken eguna 2014/09/18, ortzeguna, 13.30ak arte.
10:30.- Behobiatik irteera (Puntxasko gasolindegia). Ibilbidea: Behobia-Lesaka-Igantzi-Sunbilla-Doneztebe-Legasa-Narbarte-Oieregi-Bertizko Natur Parkea (Parkina).
13:00.- Bertizera iritsiera. Luntxa
13:30.- Ekitaldiaren amaiera

INSKRIPZIOKO PREZIOA: Helduek 10€. Haurrek (6 urtetik 14 urtetara) 8€. 6 urtetik beherakoek dohainik.

Anoa puntua “abituallamiento” puntua egongo da Lesakan, Bereau Hotelaren ondoan.

Izen emateak: Garraioa gabeko izen emateak egunean bertan, irailak 21, igandea, irteera baino ordu bat lehenagotik, 09:30etatik aurrera, irteera puntuan Behobian, Puntxas gasolindegian.

2- HAUR ETA FAMILIENTZAKO IBILBIDEA: (15km gutxi gora behera)
11:30.- Sunbillako garbitegitik irteera.Ibilbidea:Sunbillako garbitegia-Doneztebe-Legasa-Narbarte-Oieregi-Bertizko Natur Parkea(Parkina)
13:00.- Bertizera iritsiera. Luntxa
13:30.- Ekitaldiaren amaiera

INSKRIPZIOKO PREZIOA: Helduek 5€. Haurrek (6 urtetik 14 urtetara)3€. 6 Urtetik beherakoek dohainik.

Izen emateak: egunean bertan, irailak 21, igandea, irteera baino ordu bat lehenagotik, 10:30etatik aurrera, irteera puntuan Sunbillan, garbitegiaren ondoan.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s